Haur Hezkuntzarekin zerikusia duen nire objektu pertsonala


Aukeratu dudan objektu pertsonala, pelutxezko ahate bat da, jaio nintzenean nire amaren lankide eta lagunek oparitutakoa. Pelutxe honek garrantzi handia dauka niretzat, txikitan beti nirekin eramaten nuelako, kalera naiz eskolara, eta oparitu zidatenetik nire logelan izan dut.

Txikia nintzenean, beti gainean eramaten nuen eta bi urte gutxi gora behera nituenean, bere izena Txita zela esan nuen. Pelutxea kentzen zidaten bakoitzean negar egiten nuen, eta negarrez nengoenean, Txita eman eta segituan lasaitzen nintzen. Gauetan lo egiteko beharrezkoa zen niretzat, bestela ezin nuen lo hartu. Honekin anekdota txiki bat daukat: Nafarroako herri txiki batean etxe bat daukat, eta txikia nintzenean hara joaten nintzen gurasoekin, ia asteburu guztietan. Horietako asteburu batean Txita Donostian utzi genuen, eta konturatu nintzenean, nire aita bueltatu behar izan zen Txita hartzera; orain pena ematen dit aitak.

Niretzat 7 urte bete arte pelutxea beharrezkoa izan da lo egiteko, gauetan beldurra izaten bainuen, baina lehen hezkuntzan jada, ez nuen eskolara eramaten. Behar hori izan nuenez, gaur egun estimu handia diot nire txikiko peluxe honi. Azkenik esan behar dut pelutxea babesa edo segurtasun moduan erabiltzen nuela, azken finean gauza askotarako pelutxearen beharra nuelako.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Hizkuntzaren erabilera