Entradas

Agurra

Hau izango da aurten argitaratuko dudan azken gauza. Pentsatzen dut nire lehenego bloga izateko nahiko ondo geratu zaidala. Bestetik, bloga, beste ikaskideekin egindakoa partekatzeko oso baliagarria dela iruditzen zait, gutzien ideiak batu ahal direlako. Baita ere, guztion blogen bitartez, ikasterakoan egiten den lana asko murrizten da, laburpenak denon artean egiten direlako. Agur eta eskerrik asko nire bloga irakurtzeagatik.

Beste taldeen unitate didaktikoak

Gure unitate didaktikoa azaldu ondoren, orain beste taldeek aurkeztutako unitate didaktikoei buruzko laburpen txiki bat egingo dugu. Aldez aurretik, gure aurkezpenean egin genuena azalduko dut; antzerki moduan, bilera bat antzeztu genuen, non klasean landutako gai guztiak azaltzen ziren, eta irakasle ezberdinen papera ikusi daitekeen. Pentsatzen dut nahiko ondo azaldu genuela prestatzeko izan genuen denbora kontuan izanda. Ondorengo egunetan, besteen aurkezpenak ikusi genituen, hau da, gure taldekideek aurkeztutakoak; batzuk elikadura eta elikagaien inguruan egin zuten aurkezpena, zapore ezberdinak landuz ekarri zituzten jaki ezberdinekin. Beste talde batek, honako egoera planteatu zuten: Txinatik etorritako ikasle batekin inklusioa nola landurean sartu daitekeen galdetu ziguten. Beste batzuk, haur itsu baten papera harzteko eskatu ziguten. Horretarako, binaka jarri ginen, lehenengoa itsua izanda eta bestea gidaria zen. Besteak beste, hauek izan dira aurkeztutako hiru adibide. ...

Gure unitate didaktikoa

Xedea: Justifikazioa:         Guk aukeratutako gaia “natura” izango da. Izugarrizko hutsunea ikusten dugu gai honi begira, guztiz industrializatuta dagoen gizarte batean bizi gara, eta ez dakigu zenbat mintzen ari garen gure ingurunea eta gure planeta, orokorrean. Beste hitz batzuetan esanda, ez gara kontziente zenbat kaltetzen ari dugun, eta, horrek, etorkizunean zenbat ondorio negatibo ekarriko dizkigun. Garai bat iritsi da non gure ingurunea ez dugu batere ondo ezagutzen eta ez dakigu zerk inguratzen gaituen eta benetan, non bizi garen. Beraz, haurrak txiki txikitatik kontzietziatu behar dira, haiek ezinbesteko faktorea baitira gai honetan, haiek etorkizuna dira eta oso ondo prestatua egon behar dira gaur egun dauden arazoetaz konturatzeko eta etorkizun batean gaur egun dauden arazoak ez errepikatzeko. Ingurunearekin eskuzabalak izan behar dira, errespetuz jokatu, merezi duen bezala baloratu ere… eta b...

Globlizazioa

Egun honetan azken aurkezpena egin zuten, eta globalizazioaren inguruan hitz egin ziguten.  Globalizazioa Klase honetan, azken aurkezpenarekin bukatu genuen. Gaia Globalizazioa eta ikaskuntza esanguratsua izan zen: Olvide Declory (1871-1932), Bruselan lanean aritu zen eta psikiatra espezializatua izan zen. Decroly-k sortu zuen pentsamendu pedagogikoa globalizazioan oinarritzen da. Hainbat interesgune zituen oinarri: -Haurrarekiko errespetuko printzipio nagusia -Askatasunaren printzipioa: -Indibidualizazioaren printzipioa -Jarduera printzipioa Globalizazioaren kontzeptua: Globalizazioa, ikaskuntza ezberdinen batura da. Honen bidez, haurrei printzipio eta balore desberdinak transmititzen zaie. Ikasleen interesekoa den gai bat ezagutu edo gehiago sakontzea du helburu eta ondorengo faseak osatzen dute: behaketa, asoziazioa eta adierazpena. Aprendizai esanguratsuaren kontzeptua: Aprendizai esanguratsua David...

Parte hartzea, eta hezkidetza eta gatazkak

Egun horretan bi aurkezpen egon ziren: lehengoan parte hartzearen garrantziari buruz hitz egin ziguten eta bestean hezkidetza eta gatazken inguruan. Parte hartzea. Denok dakigu haurren parte-hartzea oso garrantzitsua dela beraien garapenerako. Baina lehenik eta behin partaidetza zer den jakin behar dugu. Hasteko garatu daitekeen ahalmen bat dela esan beharra dago, gainera, inguruarekiko modu bat da eta parte-hartzea kolektiboa edo indibiduala izan daiteke. Horretarako hiru baldintza bete behar dira: - Parte hartzen jakitea. - Parte hartu ahal izatea. - Parte hartu nahi izatea. Oso garrantzitsua da neskek eta mutilek ikaskuntza prozesuan izan duten genero- -sozializazioa kontuan hartzea. Azken batean, hartu dezaketen jarrerak, rolak, erreproduzitu daitezke eta hori gerta ez dadin landu egin behar da. Eskolan nola landu daitekeen kontutan hartzea garrantzitsua zela aipatu ziguten eta puntu batzuk azaldu zizkiguten: - Eskola komunitatea osatzen duten subjetu g...

Paulo Freire

Ondorengo aurkezpena Paulo Freire eta bere metodologia eta ekarpenen inguruan izan zen: Freire. 1921. urtean jaio zen Brasilen. 1963. urten alfabetatze programa bat sortu zuen herritar pobreentzat. Pedagogiaren ideia nagusiak: - Aldaketa eta eraldaketa sozialetan oinarritzen da. - Isiltasunean bizi diren kulturez arduratzen da.     - Ikasketa dialogikoa: Ikasi eta berreiraikuntza etengabe. Metodologia: kultura herrikoia, askatasunaren praktika eta egin, hausnartu eta eraldatu. Autonomiaren pedagogia: -Errealitatea ezagutu -Ezagutza kritikoagoa, askeagoa eta demokratikoa. -Hiru printzipio: irakastea ez da ezagutza transferitzea, ez dago irakaskuntzarik ikasketarik gabe eta irakastea giza bereiztasun bat da. Pedagogia kritikoa: - Hezkuntza prozesua elkarrekintza bat da. -Arazoak behatu, ulertu eta interpretatu. -Pedagogia kritikoaren puntuak: errealitate sozia...