Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2018

Gure objektuen analisia

Kaixo berriro!! Pasadan egunean, didaktikako saioan geunden bitartean, hainbat gai ezberdinei buruz hitz egin genuen. Saioa bukatu baino lehen, irakasleak eskatu zigun hurrengo asterako, bakoitzak, gure Haur Hezkuntzako oroitzapen bat ekartzea eta gelan aurkeztea, hau da, gelako ikaskideei adieraztea eramango genuenaren zergatia, guretzako duen esanahia, objektuaren garrantzia eta abar. Gure taldeko partaideen artean, hiru argazki, eskulan bat eta pelutxe bat nagusitu daitezke. Ondoren, Haur Hezkuntzaren Dekretuaren arabera egindako objektuen analisia aurkeztuko dizuegu. Lehenik eta behin, argazkiekin hasiko gara. Argazkien analisiari hasiera emateko, hauek dituzten eduki komunei erreferentzia egingo diegu. Aukeratutako lehen edukia “ Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea)” da, eduki hau garrantzitsutzat jotzen dugu argazki guztiak Haur Hezkuntzako urteetan egindakoak baitira. Argazkietan haur taldeak ikusi daitezke; bizitzak...

Haur Hezkuntzarekin zerikusia duen nire objektu pertsonala

Aukeratu dudan objektu pertsonala, pelutxezko ahate bat da, jaio nintzenean nire amaren lankide eta lagunek oparitutakoa. Pelutxe honek garrantzi handia dauka niretzat, txikitan beti nirekin eramaten nuelako, kalera naiz eskolara, eta oparitu zidatenetik nire logelan izan dut. Txikia nintzenean, beti gainean eramaten nuen eta bi urte gutxi gora behera nituenean, bere izena Txita zela esan nuen. Pelutxea kentzen zidaten bakoitzean negar egiten nuen, eta negarrez nengoenean, Txita eman eta segituan lasaitzen nintzen. Gauetan lo egiteko beharrezkoa zen niretzat, bestela ezin nuen lo hartu. Honekin anekdota txiki bat daukat: Nafarroako herri txiki batean etxe bat daukat, eta txikia nintzenean hara joaten nintzen gurasoekin, ia asteburu guztietan. Horietako asteburu batean Txita Donostian utzi genuen, eta konturatu nintzenean, nire aita bueltatu behar izan zen Txita hartzera; orain pena ematen dit aitak. Niretzat 7 urte bete arte pelutxea beharrezkoa izan da lo egiteko, gauetan beldur...

Ongi Etorri!!

Ni Oihan Peris naiz, 18 urte ditut, eta Haur Hezkuntzako Graduko lehenengo mailako ikaslea naiz. Gure taldea, Izaskun Lizarraldek, Nuria Lopezek, Ainhoa Rojok, Ariadna Somozak eta nik osatzen dugu. Blog honen bitartez bigarren lauhilekoan zehar taldeka zein bakarka egindako lanak aurkeztu eta txertatuko ditugu, gure esperientziak, sentimenduak, oroitzapenak... modu labur batean kontatuz. Blogga erakargarriagoa egiteko asmoarekin, hainbat bideo, argazki eta eskemaz bliatuko gara, irakurtzen gaituztenentzat atsegina izan dadin. Horrez gain, esan beharra dugu, irakurle guztien kezkak erantzuteko prest gaudela, eta horrelakorik izanez gero komentario bat utzi lasaitasun guztiz eta guk poz pozik denak erantzungo ditugu!                          Mila esker gura blogga bisitatzeagatik!!