Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2018

Martxoak 6

Umeen autonomia oso garrantzitsua da hauen garapenerako. Autonomoa izateak, askatasuna ematen die umeei. Autonomiarekin lotuta, helburu nagusia bakoitzak zer ulertu duen, zer ez, zer ikasi duen, zer egin dezakeen, etab. jakiteko gai izatea izango litzateke. Orokorrean bizitzan, eskolara joan gabe, gauzak egiten ikasten dugu, “se aprende haciendo”. Bestetik, irakasleak diren moduan, gu ere kritikoak izan behar gara, formazio etengabe bat jasotzen, gizartea aurrera doan bitartean, gu ere aurrera joan gaitezen, atzeratuta ez geratzeko; horrek arazoak sortzen baititu Hasieran esandakoarekin jarraituz, irakasleen papera oso garrantzitsua da, hauek ikasleen autonomia bultzatu behar dutelako. Adibide bezala, gurasoek ohean denbora gehiago geratzen badira, gero presaka haurra jantziko dute. Ondorioz, autonomia kentzen zaio haur hori. Konklusio moduan, lehenago esnatuz, haurrari denbora emango zaio bera bakarrik janzteko, autonomoa izaten utziz. Eskoletako arazoetan sartuz, honek t...