Martxoak 6
Umeen autonomia oso garrantzitsua da hauen garapenerako. Autonomoa izateak, askatasuna ematen die umeei. Autonomiarekin lotuta, helburu nagusia bakoitzak zer ulertu duen, zer ez, zer ikasi duen, zer egin dezakeen, etab. jakiteko gai izatea izango litzateke. Orokorrean bizitzan, eskolara joan gabe, gauzak egiten ikasten dugu, “se aprende haciendo”.
Bestetik, irakasleak diren moduan, gu ere kritikoak izan behar gara, formazio etengabe bat jasotzen, gizartea aurrera doan bitartean, gu ere aurrera joan gaitezen, atzeratuta ez geratzeko; horrek arazoak sortzen baititu
Hasieran esandakoarekin jarraituz, irakasleen papera oso garrantzitsua da, hauek ikasleen autonomia bultzatu behar dutelako. Adibide bezala, gurasoek ohean denbora gehiago geratzen badira, gero presaka haurra jantziko dute. Ondorioz, autonomia kentzen zaio haur hori. Konklusio moduan, lehenago esnatuz, haurrari denbora emango zaio bera bakarrik janzteko, autonomoa izaten utziz.
Eskoletako arazoetan sartuz, honek teoria irakasten du, eta horrekin bakarrik ezin da ikasi, praktika beharrezkoa delako gauzak ondo eta argi ikasteko. Teoriaren erabilera bakarra, metodo memoristikoa erabiltzera bultzatzen ditu ikasleak, eta metodo honekin ikasitakoa ez du ezertarako balio, gero ahaztu egiten dutelako ikasi ez balute bezala.
Beste aldetik, oso garrantzitsua da irakasleak gure parte hartzea eta ondorioz, guk aktiboak izatera bultzatzea, gure ideiak eta beharrak kontuan hartzeko; horregatik esan dut irakasleak ikasleak motibatu behar dituela eta haien interesa piztu; adibidez, bizitzako gertaera erreal eta praktikoak eskolara eramatea.
Amaitzeko, uste dut hezkuntzaren helburua hau dela: haurrak baloreetan hezitzea gure mundua hobetzeko.
Comentarios
Publicar un comentario