Gure objektuen analisia


Kaixo berriro!! Pasadan egunean, didaktikako saioan geunden bitartean, hainbat gai ezberdinei buruz hitz egin genuen. Saioa bukatu baino lehen, irakasleak eskatu zigun hurrengo asterako, bakoitzak, gure Haur Hezkuntzako oroitzapen bat ekartzea eta gelan aurkeztea, hau da, gelako ikaskideei adieraztea eramango genuenaren zergatia, guretzako duen esanahia, objektuaren garrantzia eta abar.
Gure taldeko partaideen artean, hiru argazki, eskulan bat eta pelutxe bat nagusitu daitezke. Ondoren, Haur Hezkuntzaren Dekretuaren arabera egindako objektuen analisia aurkeztuko dizuegu.
Lehenik eta behin, argazkiekin hasiko gara. Argazkien analisiari hasiera emateko, hauek dituzten eduki komunei erreferentzia egingo diegu. Aukeratutako lehen edukia “Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea)” da, eduki hau garrantzitsutzat jotzen dugu argazki guztiak Haur Hezkuntzako urteetan egindakoak baitira. Argazkietan haur taldeak ikusi daitezke; bizitzako lehenengo urte hauek ezinbesteko garrantzia dute haurren sozializazio prozesuan eta erabat zehaztuko dute haien nortasuna, zentzu guztietan. Ondorioz, argi ikusten da nola pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa urte horietan lantzen dela. Aukeratutako bigarren edukia “Gorputza eta emozioak autorregulatzea” da. Haurrak hainbat pertsona ezberdinekin komunikatzen dira, horrek, emozio eta gorputzaren autoerregulazioa eskatzen du.

Jarraitzeko, bigarren zikloko edukiak irakurri eta gure argazkiekin lotura dutenak azalduko ditugu. Emozio eta harremanen aldetik, bi eduki aproposak iruditu zaizkigu: “Afektu eta enpatiako harremanak sortzeko jarrera positiboa izatea eta talde-lanetan laguntzea” eta “Haurrak parte hartzen duen gizarte taldeetan ezartzen diren harreman afektiboen garrantzia balioestea”. Haurrek bere ikaskideekin harreman ona izatea oso garrantzitsua da, bizitzan zehar izango dituzten beste harreman mota guztien ardura dutelako lehenengo jarrera hauek. Balore bezala, enpatia izatea oso garrantzitsua da ere, honen bitartez besteen lekuan jartzen direlako umeak. Bestetik, “Eguneroko bizitza antolatzen duten arau kolektiboak eztabaidatzea, hausnartzea, balioestea eta betetzea”-ren edukia sailkatu dugu. Argazkietan haur taldeak haien gelan ikusten dira, eta bertan, zenbait arau ezarrita zeuden elkarbizitza egokiagoa lortzeko asmoz. Horrez gain, aipatu beharra dago, elkarbizitza egokia izateko gelako partaide guztiek haien aportazioa egin behar dutela, horren ondorioz, honako eduki hau ere egokia ikusi dugu: “Antolatzeko, konstantea izateko, arreta jartzeko, ekimena hartzeko eta ahalegintzeko ohiturak eta jarrerak lantzen hastea”

Etapako helburuekin jarraituz, bi helburu nagusitu ditugu. “Hurbilean zer gizarte talde dituen jakitea eta haiengana, haien kultura-ekoizpenetara, balioetara eta bizimoduetara jarrera irekiz gerturatzea, konfiantza, errespetu eta balioespeneko jarrerak lantzeko” eta “Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko”. Gela baten barruan aniztasuna beti handia da, pertsona guztiak ezberdinak dira. Bakoitzak bere ohiturak, arauak, kultura, erlijioa, jokatzeko eta bizitzeko era dauzka… Beraz, garrantzitsua da guztiok guztion bizitzaren ezaugarriak ezagutzea eta errespetatzea, horrek asko aberasten gaituelako.

Bukatzeko bi ebaluazio irizpide aurkitu ditugu gure hiru argazkien inguruan: “Arian-arian, harremanak egiten ditu bere gogo-aldarteen eta aldarte horien arrazoien eta ondorioen artean” eta “Arretaz eta errespetuz entzuten du solaskideek hizkuntza eta dialekto askotarikoetan adierazten dutena”. Lehenengoari erreparatuz, umeak dituen harremanak aldatzen joaten dira hauek handitu ahala, eta bigarrenarekin lotuz, arreta eta errespetua.

Bigarrenik, eskulanaren inguruan hitz egingo dugu. Hiru eduki komun aukeratu ditugu. Hasteko, “Ideiak sortu eta adieraztea” da, eskulan bat egiteko lehenik eta behin zer egin behar duzun irudikatu behar da eta ondoren, zure ideia horiek adierazi behar dira, baina prozesuarekin hasi baino lehenago pentsatu egin behar da eta buruari eragin. Ondoren, “Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea)” kasu honetan, egindako eskulana, berezia den pertsonari zuzendutakoa zen, hau da, harreman handiko pertsonari zuzendutakoa. Horrek, lana berezia egiten du eta egiteko gogoa eta motibazioa pizten du. Azkenik, “Lortutako emaitza komunikatzea.”da, bertan egindako lanaren amaiera ikusten da eta egin den ahalegina. Egiten diren lan gehienak beste pertsonei komunikatzen diegu, askotan konfiantzazko pertsonak izaten dira.

Eskulanekin jarraituz, bigarren zikloko edukiak irakurri ondoren, honako hauek aukeratu ditugu: “Lanak egitean, ekintzen sekuentzia planifikatzea; eta antolatzeko, konstantea izateko, arreta jartzeko, ekimena izateko eta ahalegintzeko ohiturak hartzea.”; “Eskuzko eragiketak koordinatu eta kontrolatzea eta egokitasunez erabiltzea sarri erabiltzen diren tresnak.” ;“Laguntza eskatu eta onartzea hura premiazkoa duenean. Gainerako pertsonen laguntza-jarrerak balioestea.” Eduki hauek guztiak, lana egitearen ingurukoak dira. Adinaren arabera, kontzentrazioa, esku-begiko koordinazioa lantzea beharrezkoak izaten dira. Premiazkoa da, ekintza horien bitartez trebezia batzuk lantzea, adibidez: planifikatzea, antolatzea, arreta jartzea. Jolas moduan hartzen ditugun jarduerak, gerora oso beharrezkoak izaten dira gure bizitzan aurkitu ditzakegun egoeretarako. Horrez gain, zailtasuna eskatzen duten ariketak badaude eta laguntza eskatzea ezinbestekoa izaten da. Bakoitza gai izan behar da laguntza noiz eta premiazkoa den jakiteko. Gure inguruan laguntzeko prest dauden pertsonak daudela jakin behar dugu, eta baina garrantzitsuagoa da,laguntza eskaintzen digunaren jarrera eskertzea eta baloratzea.

Etapako helburuekin jarraituz, ondorengo hauek azpimarratuko genituzke. “Gainerako haurren eta helduen mezuak ulertzea eguneroko bizitzako egoeretan, eta hartu-eman horietako arauak ikastea, komunikatu nahi dena interpretatzeko”. Eskulana egiterako garaian oso garrantzitsua izango da irakasleak emandako mezua ondo ulertzea ondoren eskatutakoa modu egokian egiteko. Era beran, egokitu diren arauak ikasi eta errespetatzea ezinbestekoa da. Bestetik, “Ekimenak abiatzea eta norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea, egiteko errazak edo arazo-egoerak ebazteko eta nork bere buruaren gaineko konfiantza-sentimendua handitzeko; frustrazio txikiak onartzea, sortzen zaizkion zailtasunak gaintzeko jarrera adieraztea eta gainerako pertsonengandik behar den laguntza bilatzea”. Pertsona bakoitzak jakin behar du bere ekintza nola planifikatuko duen eta aurkitzea, hauek ebazteko eta aurre egiteko jarrera adieraztea ezinbestekoa da, behar bada, beste ikaskideei edo irakasleari laguntza eskatzea aproposa izango da. Azkeneko helburua, “Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko” da.   
Gure ustez eskulana egiterakoan landu daitezkeen beste helburu batzuk hauek izango lirateke: haurrek eskuetako motrizitatea lantzea eta aldi berean ekintzetan jarrera egokia izatera laguntzea.
Amaitzeko bi ebaluazio irizpidetan oinarritu dugu gure eskulana. Lehenengoa, “Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko” eta bigarrena, “Plastikaren material, tresna eta tekniken adierazpen-ahalmenak probatzen eta esploratzen ditu” Eskulana egiterako garaian lortzen dugu haurrek dituzten zalantzak helduei galdetzea eta hauei laguntza eskatzea nola egin behar duten jakiteko, aldi berean, plastikan erabiltzen duten materiala esploratzeko aukera izango dute, nolakoa den, nola erabiltzen den, zein motetakoa den etab.
Eraman genituen objektuekin bukatzeko, pelutxearekin erlazionatutako guztia laburbilduko dugu. Eduki komunen inguruan gauza bakarra aurkitu dugu: Lortutako emaitza komunikatzea”, hots, pelutxeak zer suposatzen zuen Oihanentzat azaltzea, eta informazio pixka bat aipatzea.
Honekin jarraituz eta bigarren zikloko edukiak irakurri eta gero bi eduki pelutxeak zuen funtzioarekin lotu ditugu; Lehenengoa aurreko paragrafoan esandakoarekin lotuta dago: “Zentzumenak gorputza eta kanpo-errealitatea arakatzeko erabiltzea eta zer sentsazio eta pertzepzio izaten dituen ezagutzea”, hau da, zer da edo zer sentiarazten dio pelutxeak pertsona horri(babesa, poza, segurtasuna, lasaitasuna...) eta zer nolako atxikimendu-erlazioa sortzen da umea eta pelutxearen artean. Bestetik, “Jolas sinbolikoaren bidez, egoera errealak edo irudizkoak eta pertsonaiak antzeztea” daukagu. Pelutxearen bidez, haurrak bere inguruan ikusitakoa edo egoera ezberdinak imitatzen ditu.
Etapako helburuei dagokionez, hiru bereizi ditugu: Batetik, “Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.” Pelutxea leku askotara eramaten dute, segurtasuna ematen dielako; jolasteko ere erabiltzen dute. Bestetik,  “Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.” eta “Hizkuntza askotarikoen komunikazio-tresnak eskuratzeko bidea egitea eta tresna horiez gozatzea, norberaren egoera pertsonal, fisiko eta sozialeko beharrizanak, sentimenduak eta bizipenak adierazi eta azaltzeko.” Haurra pixkanaka bere sentimenduak eta emozioak beste pertsonei adierazteko gai izango da.
Azkenik ebaluazio irizpide bezala bi hauek aukeratu ditugu. Lehenik,Sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea.”. Bigarrenik, “Askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu (hitzezkoak, gorputzaren erabilera, musika, etab.) bere beharrizanak, emozioak, bizipenak, sentsazioak eta gogoak adierazteko.” Pelutxeari esker, haurra gai da bere emozioak eta egunean gertatutakoa estrategia ezberdinen bidez adierazteko.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Haur Hezkuntzarekin zerikusia duen nire objektu pertsonala

Hizkuntzaren erabilera