Barbianako eskola


1. Sarrera

Lorenzo Milani, 1923. urtean jaio zen, Florentzian hain zuzen ere. Goi burgesiako eta familia laiko batean hezi zen. 18 urte zituenean Mintegian sartzea erabaki zuen, bere pintura irakasleak lehen transmititu zizkion ideietan oinarrituz. 1974.urtean apaiza izendatu zuten Erromatar eliza katolikoan. Don Milani, bere ikuspegi eta metodologiarengatik apaiz erbesteratua izan zen, eta garai hartako eskola garrantzitsuenetako eta iraultzaileetako bat sortu zuen. Milanik pribilegio sozialak alde batera uzten ditu pertsona pobreei zerbitzatzeko. Beranduago, Barbiana herrialdera bidali zuten zuzendari eta irakasle izendatuz.
Barbiana Florentziatik 45 kilometrotara dago kokatuta. Italiako iparraldeko herri batean. Zehazki, Mugelloren mendiartean. Herri isolatua zen, oso pobrea eta bertako biztanleria egurgintzan eta artzain lanetan aritzen ziren.
Beraz, Milani iritsi zenean bertako egoera ez zen batere egokia. Irakasleak ez zihoazen erregularki lanera eta neguan aste osoa agertu gabe eraman zezaketen. Irakaslea ez zenean klasera joaten ikasleak huts egiteak egiten zuten, ardi artzainetara joateko. Milanik igaro zuen denbora eta bertako egoera ikusirik ez zuen zalantzarik jarri. Ordu osoko eskola sortzea beharrezkoa ikusi zuen, irakasleen gabeziak ordezkatuz. San Donatoren igaro zituen zazpi urte ez ziren alferrik pasa.
Pixkanaka, parrokia etxe zahar eta isolatua eskola berezi baten antza hartzen joan zen. Mahai handi batzuk eraiki ziren, klase emateko, ikasteko, jateko edota beste hainbat jardueretan erabiltzeko balio zituztenak. Liburuak, neurketa eta kalkulu tresnak, mapak, diskoak… eta abar ere iristen hasi ziren.
Horrela, Barbiana eskola (1954-1967) sortu zen, inork suspenditzen ez zuen eskola, oporrik edo jai egunik ez zituen eskola, eta Italiako beste edozein eskola baina helburu gorenagoak proposatu zituen eskola.
Horrez gain, aipatzekoa da, han pobretutako ingurumen batean, garapen ekonomikorik eta teknologikorik gabeko gizarte batean, munduaz guztiz urrunduta zegoen gizarte batean, pertsona honek mutil askoren ikasketak ahalbidetu zituela. Gehienbat eskola instituzionaletik botatako mutilak ziren, jada bukatu zutelako, edota, aitzitik, ikastearen esperientzia bizi zutelako eta gustatu zitzaielako.
Barbiana herria, esan bezala, oso herri txikia zen, ez zegoen errepiderik, argirik, telefonorik. Biztanleriari dagokionez, gehienak, nekazari analfabetoak ziren.
Barbianako ikasleek esaten dutenez, haien gurasoek lanean jartzea nahiago zuten, baina Milanik konbentzitu zien eskolara eramateko haien seme alabak.
50eko hamarkadan, alde handia zegoen nekazarien eta burgesiaren seme-alabetan. Nekazarien semeek, burgesiaren semeekin  alderatuz kultur hutsune handia zuten haien artean. Horregatik, Milanik, eskola ezinbestekoa tresna zela pentsatu zuen, gazte horiek (nekazarien semeak) etorkizunean aukera berak eduki ahal izateko.
Milanok sektore horren eskola porrota zerk eragiten zuenaren sailkapena egin zuenean, modu honetara egin zuen. Lehenik eta behin, ezgaitasuna gurasoen aldetik etxeko lanetan laguntzako, bigarrenik, etxean liburu eza egotea, ondoren, hitz egiteko modu okerra zegoela, horrez gain espazio arazoak zeudela eta azkenik, aisialdia erabiltzeko modu desegokiak erabiltzen ziren.

2. Barbiana eskolako metodologia
2.1 Eskolaren sarrera
Eskola ez dago ez berrikuntzak, ez hezkuntza lana hobetzeko prest. Hortaz konturatzeko, egin behar den bakarra begirada atzera botatzea da, eta egon diren ikaskuntza planei, metodoei, oinarri pedagogikoei erreparatu. Eskola, betidanik, hezkuntza memoristikoan, lehiakortasunean, adoktrinamenduan, funtzionalismo faltan eta diziplina larri batean, besteak beste, zentratu da. Aipatutakoa, noski, alderdi pedagogikoak erreparatzean. Alderdi sozialak erreparatuz gero, oraindik eta hutsune gehiago aurkituko lirateke-eta. Gaur egun, arazo horiek bizi garen gizartean jarraitzen dute, baina, garai hartan, hau da, Lorenzo Milanoren Italia Postfaszistan, arazo hauek ez ezik, pobrezia edota gerrak ere nagusitzen ziren. Horren ondorioz, Lorenzo Milanik bi liburu argitaratu zituen. Alde batetik, “Cartas a una maestra” eta bestetik “El maestro de Barbiana”, non arazo hauei aurre egiteko irtenbideak azaltzen dituen. Bertan, pedagogo sentikor bat bezala aurkezten du bere burua, gizarte horretako pertsona kaltetuenak zituzten arazootaz kontzientziatu zen eta hauei irtenbide bat ematen saiatu zen bere eskola berriaren fundazioaren bidez: Barbianako eskola, hain zuzen ere.
Don Milani hil zenean eskola hil egin zen, baina sortu zuen pentsamendua gaur egun oraindik bizirik dago.

2.2. Zertan datza?
Barbiana eskolak eramaten zuen sistema, zorrotza eta zurruna zen, baina aldi berean inklusiboa, non suspentsoak eta aprobatuak ez ziren existitzen; bertan denak zeuden ikasketetarako prest. Ikasleek pentsatzen ikasten zuten eta ez memorizatzen; hori zen Barbianak zuen helburu nagusia, ikasleen espiritu kritiko eta gogoetazkoa piztea, eskola instituzionalean erabiltzen ziren material desberdinen bidez.
Barbianako umeak txikiak izan arren, helduak izango balira beza tratatzen dituzte.
Barbianatik pertsona pila pasatzen ziren(ministro afrikarrak, abogatuak….), eta beraien esperientzia pertsonalak kontatzen zituzten batzuetan
Espazioari dagokionez, Barbianan gelak kanpoan daude, eta ez zeuden mahairik, tarima ezta arbelarik klaseetan; gehienetan gauzak lurrean etzanda egiten zituzten eta ez zen ezer gertatzen.

2.3. Zeintzuk dira ikaskuntza pedagogikoak?
Milanik “eskola berri” bat sortu zuen herriari arrazoiaren koherentzia, denboraren zentzua eta balorea, gizarte maila baxuen kontzientzia eta hizkuntzaren garrantzia emateko. Bere ikaskuntza pedagogikoak:
  • Fundamentu intelektualak eraiki bizitza sozial eta erlijiosoaren arteko koherentzia bermatzeko egoera desegokian zeuden pertsonei.
  • Ez zen gutxiagotasun egoera horretara etsi.
  • Eskola erabiltzen zen bide bezala Doktrina eta Sakramentua herri osora iristeko, hau da, pertsonak beraien kabuz esanahia ulertzeko eta beraiena egiteko.
  • Zentzuaren pedagogia aplikatzen zuen.
  • Denborari garrantzi eta balore izugarria ematen zion; eskola egunero hamabi ordu lan egiten zuen urteko egun guztietan, ume pobreentzat eskolatik kanpo pasatzen zituzten orduak pobrezia kulturala suposatzen zuelako.
  • Ez zuen konfiantza gabeko ikaskuntza metodoan sinisten.
  • Hizkuntzaren irakaskuntza lehenengo postua zeukan ikasgai guztien artean, ezaugarri bat bizitzarako erabilgarriak ez ziren gauzak ez ikastea zen.
  • Milaniren helburua gizarte berri bat sortzea zen, bere ikaskuntzen bidez, koherentea, kritikoa, iraultzailea, eta baketsua aldi berean. Grebak eta bozketa defendatzen zituen.
  • Hitzaren indar eraldatzailean oinarritutako utopia. Pentsatzen zuen pobreek hitz batekin gai izango zirela kultura eta gizarte berri bat sortzeko. Hori lortu nahi zuen.
  • Hezkuntza sistemaren izaera zapaltzailea salatzen zuen.
  • Momentuko pedagogia kritikatzen zuen. Barbianan arazo pedagogikoak eraikitzen dira. Ez dute idatzitako itunen orokortasunean sinisten.

2.4. Zein zen bere irakaskuntza metodoa?
Barbianako eskolak zuen sistema pedagogikoa oso ona zen, klaseak konstruktiboak egiten zituen eta gainera ikasleak interesarekin ikasarazi ere. Klasean, baten batek zerbait  ulertzen ez zuenean, irakasleak, ikasle horrek dena ulertu arte errepikatzen zuen ariketa, edota aurreratua zihoazen ikasleek esplikatzen zioten. Ikasle bat nahastu egiten zenean ez zen ezer gertatzen, gelan ez baitzegoen azkena ezta lehenengorik.
Lorenzo Milanik erabiltzen zuen metodoa ikastolan porrota egon ez zedin prentsa eta ikasleen arteko harremanak ziren. Proposatzen zuen hezkuntza eredua elementu berritzaileak ziren: egunkari irakurketa, eskulanak eta artelanak, naturaren behaketa, atzerrira bidaiak, eskolan jasotako bisitak,eskola aktiboa eta bizitza.
Aipaturiko sistemak, ikasle bakoitzari erantzukizuna ematen zien bakoitzak egiten zituen ekintzen aurrean. Guztiek erritmo bera eraman zezaten, beraien erabakien autonomoak eta espiritu parte hartzailea bultzatzen zitzaien. Ideologia zehaztua izan arren, Milanik zituen pentsamenduak haietako inor ez eragitea saiatu zen, ez zituelako bere ikasleak katolizatu nahi, ezta bere filosofia eratu ere, bakoitza bere kontzientziaren arabera hazteko eta nahi duen pertsona izateko baizik.
Barbianako etxeko lanak ondorengoak ziren: asko eta ondo ikastea asteko zazpi egunetan zehar, ez zeudelako jai-egunik. Ez zeuden notarik, ez zituzten jartzen. Esan behar da Barbianako metodoa ezberdina izan arren, honek ikasgai guztiak betetzen zituela.
Barbianan, jan ondoren hiru ordu egoten ziren aldizkaria irakurtzen; eguneroko gaiak irakurri eta lantzen zituzten.
Bestetik, italiera zen gehien ikasten zutena, Barbianak komunikazioari garrantzi  handia ematen ziolako; komunikazio gaitasunik gabe ezin zarelako inora joan.

2.5. Zein da irakaslearen rola? eta ikaslearena?
Irakaslearen rola oso zehatza da, ezagutza osoa duen pertsona izango da, bere ikasleei ikasketa egoera ezberdinak planteatzen dizkie, hau da, eduki ezberdinak irakatsi eta erakusten dizkie. Garai honetan autoritatea oinarrizko ezaugarrirenetako zen, beraz eskolan autoritatea izango duena irakaslea izango da. Irakasleari perfekzionismo kulturala bezala irudikatzen zaio bere jarduera espezifikoa hobeto ezagutzeko eta segurtasunarekin jarduteko irakaskuntzaren lan zailean. Irakaskuntzaren aldetik ere interes handia ikusi daiteke alderdi kulturala eta pedagokikoa hobetzeko.
Ikasleen rolari dagokionez, norberaren nortasuna baloratzen da, eta bere garapen osoa lortzeko gidatzen laguntzen zaio. Irakasleek ematen dituzten eduki guztien hartzaile gisa jokatzen dute. Ikasleek ere irakaslearen papera hartzen dute askotan, eta txikiei laguntzen diete.

3. CARTAS A UNA MAESTRA:
Lan hau 1967ko Maiatzean argitaratu zen. Egileak Barbiana eskolako eta Lorenzo Milaniren zortzi ikasle dira. Liburuak eskola porrotari salaketa modukoa egiten duela esan daiteke. Ikasle askok eta askok eskolatik botatzen zituzten nahiz eta titulurik ez atera, baina, bitartean, beste hainbat eta hainbat ikasleek nota bikainak ateratzen zituzten nahiz eta oso gaizki hezita.
Beraz, esan bezala, liburua ikasleek beraien irakasleari idatzitako hainbat gutun osatzen dute.  Irakasle horrek ikasle pobreak porrotara zuzentzen zituen ez zituelako beraien egoera bereziak, ezaugarriak eta zailtasunak batere kontutan hartzen.
“Querida señora, usted ni siquiera se acordará de mi nombre. ¡Se ha cargado a tantos! Yo en cambio he pensado mucho en usted, en sus compañeros, en esa institución que llamáis escuela, en los chicos que “rechazais”. Nos echáis al campo y a las fábricas y nos olvidáis!”. (“Carta a una maestra”, 5. orrialdea)
Liburua bi kapituluetan banatuta dago:
Lehenengo kapituluko hasierako ataletan, ikaskuntza edo heziketa apropos baten garrantzia azpimarratzen da; hasieran esan bezala, memoristikoa ez dena, ulerterraza eta betikoa baizik, hau da, ikasten dutena betirako gogoan izatea; guk adibidez eskolan ikasten dugunaren %99a ahazten dugu, eta hori Barbianak zeukan sistemarekin ez zen gertatzen.
Bigarrenean, ondorengoa da aipagarriena: beharrezkoa da maisuak maisu izateko intentzioa izatea, irakasteko bokazioa izatea eta ikasleei sinisten duten guztia eskaintzea.
Horregatik, liburuan baieztatzen duten bezala, eskola itxi bat behar zen beste irteera batzuk eskaintzen ez zituenak, horrela besteen zerbitzuan oinarritutako hiritarrak eraikiko ziren.
Nahiz eta lehen hezkuntzako irakasle asko daudela pentsatu hori ez da egia. Askok lan horretaz erakartuta daude, baina ez daukate maisuak izateko interesik.

  1. NOLA TXERTATU GAUR EGUNGO ESKOLAN?
Egia da hezkuntza proiektu hau urrunetik aztertzen ari garela, baina gure ustez bere erabateko ezarpena gaur egungo eskola batean zaila izango litzateke.
Alde batetik, gaur egungo eskola batean txertatzea zaila ikusten dugun alderdi nagusiena dago. Ezinezkoa da gaur egungo eskola batean haurrak urteko 365 egun igarotzea, 12 orduko lanordutan.
Bestetik, badaude zenbait alderdi gaur egungo eskola batean txertatzea eraginkorrak izango zirenak. Kontuan izanda Milanik sortutako eskola indibidualizatua zela, gaur egungo eskola batean oinarri pedagogiko hau txertatzerakoan, haur bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuko ziren. Gainera, haurren arteko elkar laguntza nabarmentzekoa zela uste dugu, gaur egun ohituta gaude bakoitzak berea egitea ondoan duenari laguntza eskaini gabe, Milanik martxan jarritako eskolan haurrak haien artean laguntzen ziren, norbait ez bazuen ulertzen klasean emandakoa beste batek azaltzen zion. Agian gaur egungo eskoletan, dena presaka egin ordez, denbora gehiago eman beharko genuke emandakoa ondo ulertu duten jakiten  eta aldi berean haurrak haien artean azalpenak emateko aukera izatea.
Badakigu, ez dela erraza izango, azkenean curriculum bat jarraitu behar da denbora zehatz batean. Baina, gaur egun hasi dira ikastola batzuetan, ikasleen arteko ikaskuntza indartzen. Hau da, ariketa baten erantzuna ikasleen artean bilatu behar dute, irakaslea behatzailea eta koordinatzailea izanez.
Horrez gain, esan beharra dago, Milanik ikasleen interesetan oinarritzen zituela klaseak. Horretarako, ikasle bakoitza ondo ezagutu behar zuen eta bakoitzaren gustuak ondo ezagutu. Gaur egun, ikastoletan ez ditugu gure ikasleak ondo ezagutzen eta ez dugu inolako esfortzurik egiten egoera hori aldatzeko. Irakasle askok beraiek eman behar duten gaia azaltzen dute, ikasleak ulertu duten edo ez kontuan izan gabe. Baina, hori ez da okerrena, ebaluatzeko erabiltzen diren tresnak baizik. Ikasle guztiak modu berean ebaluatzen ditugu beraiek bizi duten egoera kontuan izan gabe.
Barbianako garaian horrela pentsatzen zen, haur guztiak berdinak jaiotzen dira, ez dute inolako desberdintasunik, baina gero horrela ez bada; orduan gure errua da eta erremedio egin behar diogu. Hori esaten du Konstituzioak .“Todos los ciudadanos son iguales ante la ley, sin distinción de raza, lengua y condiciones sociales. Es obligación de la República remover los obstáculos de orden económico y social que, limitando de hecho la libertad y la igualdad de los ciudadanos, impiden el pleno desarrollo de la persona humana y la efectiva participación de todos los trabajadores en la organización politiza, ekonomika y social del País” (Art.3)
Ikusi dezakegunez, garai hartako ebaluatzeko modua eta orain erabiltzen dena berdinak dira. Azterketa batekin, ikasleen gaitasunak ebaluatzen ditugu eta ez dugu kontuan hartzen bakoitzak erritmo, pentsamendu, gaitasun ezberdinak dituztela eta besteak bezala garrantzitsua dela lantzea. Gaur egun ikastola gutxitan hasi dira adimen anitzen teoria aplikatzen. Teoria hau, haur bakoitzaren gaitasunak kontuan hartzen dituzte eta teknika ezberdinak erabiltzen dituzte gai bat azaltzerako orduan.




4. BIBLIOGRAFIA

Comentarios

Entradas populares de este blog

Haur Hezkuntzarekin zerikusia duen nire objektu pertsonala

Hizkuntzaren erabilera