Freinet

Pedagogoen inguruko aurkezpenetako bigarren egunean, ondorengo gaia aurkeztu zuten:

Freinet


Irakaskuntza laikoari garrantzia eman zion. Freineten pentsaeraren ezaugarria eskola
eta ikasleen beharretara moldatzea zen, ideologia progresista, humanista eta aktiboa
oinarritzat zuela.
Freineten ideiak ikaskuntzan:
  • Motibazioa sustatu.
  • Haurrak dira protagonistak.
  • “Eginez ikasi”.
  • Ikasle bakoitzak bere erritmora ikasi.
  • Autonomia. Haurrak orduen antolakuntzaz arduratu.
  • Irakaslea gidaria, laguna, koordinatzailea eta kolaboratzailea.
  • Elkarlana.
  • Klasetik atera eta naturan ikasi (heziketa aktibo, kritiko eta eraikitzailea).
  • Espazio ideala.
  • Testu libururik ez.
  • Kalkulua bizitza errealarekin erlazionatu.
  • Ebaluazioa: konpetentzia bakoitza betetzean (programazioan beharrean).

Bi teoria zituen:
  • “Tanteo experimentala”: “no se puede obligar a beber a un caballo que no tiene sed”.Kooperazio printzipioa.

Bere teknikak hiru printzipio ditu: adierazpen askatasuna, autonomia eta parte hartzea.
Hainbat teknika ditu:

  1. TESTU LIBREA: denbora mugatu gabe bere ideiak idaztea.
  2. ESKOLAKO ALDIZKARIA: ikasleek egindakoa eta lanaren antolakuntzatik abiatu.
  3. LANERAKO PLANAK: antolakuntza eta planifikazioa ikasleekin, taldean.
  4. KONFERENTZIAK: ikasleek errealitatearekiko kritikak eta horren analisia egin.
  5. LIBURUTEGIA: haurrek libreki erabili, txukun, kontsultak egiteko.
  6. GELAKO ASANBLADA: arazoak planteatu eta irtenbideak bilatu.
Freineten ekarpenak: inprenta, limografoa eta berrikuntza pedagogikoa.
Gaur egun, Freineten teknikak ikastetxe askotan erabiltzen dira (Hernaniko langile ikastola). Nekazaritza ikasgaia ematen da, gure artean gai hau asko gutxitu delako, eta harremana lantzen da, teknologia berriek ere gai hau alde batera utzi dutelako.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Haur Hezkuntzarekin zerikusia duen nire objektu pertsonala

Hizkuntzaren erabilera