Xedea:
Justifikazioa:
Guk
aukeratutako gaia “natura” izango da. Izugarrizko hutsunea ikusten dugu gai
honi begira, guztiz industrializatuta dagoen gizarte batean bizi gara, eta ez
dakigu zenbat mintzen ari garen gure ingurunea eta gure planeta, orokorrean.
Beste hitz batzuetan esanda, ez gara kontziente zenbat kaltetzen ari dugun,
eta, horrek, etorkizunean zenbat ondorio negatibo ekarriko dizkigun.
Garai bat
iritsi da non gure ingurunea ez dugu batere ondo ezagutzen eta ez dakigu zerk
inguratzen gaituen eta benetan, non bizi garen.
Beraz, haurrak
txiki txikitatik kontzietziatu behar dira, haiek ezinbesteko faktorea baitira
gai honetan, haiek etorkizuna dira eta oso ondo prestatua egon behar dira
gaur egun dauden arazoetaz konturatzeko eta etorkizun batean gaur egun dauden
arazoak ez errepikatzeko.
Ingurunearekin
eskuzabalak izan behar dira, errespetuz jokatu, merezi duen bezala baloratu
ere… eta beti zaindu. Esan bezala, haiek izango baitira gai honen
arduradunak.
Jarduera hauek
4-5 urteko haurrei eskainiko dizkiegu jolasa eta artearen bidez, naturaren
ezagutza berriak bereganatzeko.
Haur talde
honen ezaugarriak kontuan izanda, irakasleok pentsatzen dugu, haurrak gai
direla proposatutako jarduerak burutzeko; garapen motorra garatzen hasi
direlako, kolore ezberdinak desberdintzen dituztelako, mugimendua eta sartu
atera landuta dutelako eta guk eskainiko dizkiogun kontzeptu berriak
ulertzeko eta bereganatzeko gai direlako
Guzti hau esan
ondoren, oso gomendagarria da haurrak honen berri jakitea, denon artean mundu
hobeago bat sortu dezakegulako.
Kokapena:
Murumendi
ikastetxea, Beasainen kokatuta dago. Goierrin, handienetariko herri bat da
eta herri txikiz inguratuta dago. Oso komunikazio ona du inguruko herriekin,
trena, autobusa, taxiak… eta zerbitzu ugari eskura ditu.
Biztanleria
aldetik 14000 biztanle inguruko herria da. Oso herri alaia, erakargarria eta
jende gaztez osatuta. Horretaz gain, hainbat zerbitzuen eskaintza badu ere;
osasun zentroa, polikiroldegi oso handia…Maila ekonomikoari dagokionez, erdi
mailan eta maila altuaren artean kokatu genezake. Bukatzeko , esan beharra
dago, azken urteotan jaiotza tasa goraka egin duela aurreko urteekin
konparatuz.
Ikastetxea,
euskalduna eta publikoa da. Honen ezaugarri nabarmenena, eguneroko
bizitzarekin lotuta dauden ekintzak burutzen dituztela da, beti ere
autonomian eta errespetuan oinarrituta. Elkartasuna, beste ezaugarri
nabarmena da ikastetxean, familien partaidetza ere, bultzatzen dute eta
horrekin batera esan beharra dago, ikastetxeak elkartasuna eta aniztasunaren
alde egiten duela.
Taldearen
deskribapena:
Programazio
mota azaldu aurretik, programazioa bideratua dagoen ikasle-taldea
deskribatzea ezinbestekoa da.
Alde batetik,
klase sozio-ekonomikoari dagokionez, gelako ikasle gehienak erdi eta goi
mailan kokatzen dira, hots, haien familien baliabide ekonomikoak altuak dira;
beraz, egoera
ekonomiko oso ona dute. Bestetik, haurren jatorriari erreparatuz, gehienak
Beasaingoak dira, hiru ikasle izan ezik, kanpotik etorritakoak direnak.
Azkenik, talde
honetako irakaslearen papera dela eta, honen funtzio nagusiena haurrak haien
hezkuntza prozesuan laguntzea da, prozesua bera errazteko gidaria delarik,
eta baita hezitzailea izatea ere, ikasle bakoitzaren momentuko eta
etorkizuneko hezkuntzan figura oso garrantzitsua izango baita.
|
Lan egiten diren
oinarrizko konpetentzia:
A.
Zeharkakoak:
➢ Elkarbizitzarako
konpetentzia:
Gizartean hartu emanak izateko aukerak handitzen zaizkie. Horrez gain,
ingurunearekin eta beste haur batzuekin ere bai.
Errealitatea eta bizi dutenmundua ezagutzeko, eta baliabide kognitiboak
gero eta landuago eta konplexuago lantzeko.
➢ Ikasten
eta pen tsatzen ikasteko konpetentzia
Haurrei beraien jarduera erregulatzeko prozedurak eskuratzeko laguntza
ematea eta pixkanaka ikasten ikasteko behar dituzten prozedurak eskuratzen
laguntzea.
B.
Disziplina-konpetentziak:
➢ Arterako
konpetentzia:
Material askotarikoak arakatu eta sormenerako erabiltzeaz gain, artez
gozatzeko trebetasunak eta irudimena eskuratzea.
➢ Konpetentzia
motorra
Nortasun propioa eraikitzea eta mugimendu ezberdinak buru ezkero
beraien gorputza ezagutzen du.
|
Helburu didaktikoak:
Egin dugun
programazioa naturarekin erlazio zuzena dauka, eta umeen garapen fisiko eta
psikikoa hobetzea da helburuetariko bat, aldi berean, gaur egun naturaren
zainketa oso beharrezkoa dela sustatuz. Gure programazioa helburu sozial eta
kulturala dauka, non gure munduaren zainketa bermatu nahi dugun. Horretarako,
beraien jakintasuna zabaldu behar dugu, jarduera dinamiko batzuen bidez,
teoria gutxi erabiliz, gure helburua betetzeko asmoa daukagu.
Programazioa
egiteko garaian, haurren beharretatik abiatuta egiten dugu, gure helburua
aurretik aztertu ditugu, eta haurrek landu behar dituztela pentsatzen dugun
aspektuak estaltzen dituen plan bat egitea da.
Landuko ditugun
jardueren bidez, artearen laguntzaz, natura eta eguneroko tresnak ezagutzeko
aukera izango dute haurrek. Aldi berean ingurumenarekin zerikusia duten
materialak jolasaren bidez ezagutzeko gai izango dira. Bestetik, hainbat
ekintzen bidez, eskuetako motrizitatea landuko dute.
Dekretutik
ateratako helbueruen artean honako hauek aukeratu ditugu:
1.Etapako helburuak
➢ Jarduera
desberdinen bitartez umeek konturatuko dira bakoitzak ezaugarri eta gaitasun
ezberdinak dituela eta guztiok desberdinak direla, ohartzea norbere pertsona berezia dela eta nork bere buruaren gaineko
irudi orekatu eta positiboa osatzea, norberaren nortasuna eraikitzeko.
(1-Helburua)
➢ Eskolatik
kanpo jarduerak burutzeko momentuan beraien gorputzeko gaitasunak landuko
dituzte, adibidez San Juan de Gaztelugatxeko irteeran,Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa lantzea
eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta
koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko.
(2-Helburua)
➢ Gelakideen
artean laguntzea eta adibidez gatz koloretsuen jardueran ume batek arazoak
baldin baditu egiteko orduan, beraien lagunak ezer esan gabe laguntza
eskaintzea, batzuk besteak baino gehiago direla pentsatu gabe, Errespetua, laguntza eta lankidetzako
jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren
eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz
nagusitasuneko jarrerak baztertzea. (5-Helburua)
➢ Garatutako
ia jarduera guztiekin ingurunearen elementuak erabiliko ditugu, haiekin gauza
desberdinak eginez eta horietako batzuek aztertuko ditugu, Ingurune fisikoa arakatzea eta
esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea,
elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzea, eta
interes eta errespetuzko jarrerak lantzea. ( 7-Helburua)
2. Etapako helburuak
➢ Lehenengo
jardueran udaran egin duten gauzak azaltzean, bakoitzak bere sentimenduak
azaltzen saiatuko da bere gelakideak ulertzeko nola sentitu den, Norberak zer emozio eta sentimendu dituen
ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko
eta, arian-arian, gainerako pertsonak aintzat hartzea. (1-Helburua)
➢ Gauzak
taldeka egiteko momentuan taldekideekin komunikatzea eta ondo ulertzea hobeto
lan egiteko, Ahozko hizkuntza
arian-arian erabiltzea eta balioestea norberaren portaera eta elkarbizitza
erregulatzea. (3-Helburua)
➢ Irakasleak
ematen dituen azalpenak ulertzea eta lagunekin arazoak izatean ondo ulertzea
eta komunikatzen ikastea, Gainerako haurren
eta helduen mezuak ulertzea eguneroko bizitzako egoeretan, eta hartu-eman
horietako arauak ikastea, komunikatu nahi interpretatzea. (4-Helburua.).
➢ “Han
zeuden” abestiaren jarduera egitean ume guztiak parte hartu beharko dute eta
saiatzea abestia gogoratzen beste egunetarako, aldi berean dantzatu beharko
dute, Arte-produkzioetan
(antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako
produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita,
komunikazio-aukerak arakatu (10-Helburua).
|
Edukiak:
Eduki komunak:
Gure gaia
natura dela ikusirik, eduki batzuk izan behar ditugu kontuan haurrei zer
erakutsi nahi diegun jakiteko, hau da, zer ikasi nahi duten argi izateko.
Hasteko, aipatu beharra dago gizakiaren
eskubideak eta gizarte-arauak erakustea ezinbestekoa dela. Herrialde
bakoitzak bere ohiturak, baloreak, arauak, tradizioak, erlijioak,
hizkuntzak... ezberdinak dituztela eta zonalde guztiak ez direla berdinak eta
hori haiei transmititu behar zaie.
Aipatu, guztiz
garrantzitsua ikusten dugula haurren parte hartzea prestatuko ditugun
jarduera mota guztietan. Haientzako zuzenduak izango dira, haiei egokituta,
horregatik beraien partaidetza ezinbestekoa izango da ariketak aurrera
eramateko. Haien ideiak, zalantzak, proposamenak… ezagutzea beharrezkoa da,
horregatik, gu, irakasleok haurrak haien ideiak
sortu eta adieraztea ahalbidetuko dugu.
Horrez gain, informazioa identifikatu, lortu eta
berreskuratzea dator; informazio bilaketarik gabe ezin dugu inolako
jakintzarik izango, horregatik lehenengo puntua ezagutza bat izateko
informazioa nola eskuratzea izango litzateke.
Gainera,
ikasgelan, haur kopuru jakin bat daukagu, non elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko
oso aproposa den. Jarduerak bakarka egiten
dituzten moduan elkarlanean ere arituko dira, nahitaez etengabeko
komunikazioan egongo gara ikasgelan gauden pertsona guztiok, bai haurrak
haien artean, bai irasle-haurraren harremana. Beraz, unitate didaktiko honen
bitartez, pertsonen arteko harremanak
eta komunikazioa landuko da.
2. zikloko edukiak:
Guk 4 urteko haurrekin egingo dugu
lan, beraz bigarren zikloko edukiak hartuko ditugu kontuan. Bertan, Zentzumenak gorputza eta
kanpo-errealitatea arakatzeko erabiltzea eta zer sentsazio eta pertzepzio
izaten dituen ezagutzea garrantzitsua da, haurrek beren burua ezagutu
behar dute eta ze inguruan bizi diren ezagutu, lehen aipatu dugun moduan
herrialde ezberdinak beren tradizio, balore ezberdinak dituzte, hori eguneroko bizitzako jarduerak (jatorduak,
atsedenak, garbitasuna eta joan-etorriak) antolatzeko ezarrita dauden arauak
onartzea eta balioesteak eragiten du. Bakoitzaren osasuna kontuan hartu
behar dugu eta osasunari zuzenean
eragiten dioten arrisku-faktoreen balioespen doitua egitea eta prebentzioko
eta segurtasuneko portaerak izatea ohiko egoeretan puntu garrantzitsua
da, haurrek jakin behar dute zer egiten duten gaizki eta zer ondo horretarako
zeintzuk diren arriskuak ezagutu behar dituzte.Objektuen, gainerako pertsonen, ekintzen eta egoeren ezaugarrietara
egokitzea haurren hobekuntza obetzen du, taldean lan egiten eta datorkien
egoetara egokitu behar dira; datorkien arazoei aurre egin behar dute. Horretarako,
laguntza eskatu eta onartzea hura
premiazkoa duenean. Gainerako pertsonen laguntza-jarrerak balioestea bizi
egoerarako baliotsua da; haurrek oso argi eduki behar dute naiz eskatu behar
duten laguntza eta noiz ez. Eskuzko
eragiketak koordinatu eta kontrolatzea eta egokitasunez erabiltzea sarri
erabiltzen diren tresnak, eskulanak egiteko haurrek begi-eskuko
koordinazio egoki bat izan behar dute eta hori landuz lortzen da. Zereginak betetzeko moduak aurkitzeko
interesa izatea eta gelakideek egindako proposamenak balioestea garrantzitsua
da, irakasleek haurren interesetatik abiatu behar dira eta haurrek beren
ikaskideen eskaera edo interesak balioetsi behar ditu,azkenean haur asko
daude gustu eta interes ezberdinekin horregatik, naiz eta bere gustukoa ez
izan baloratzen ikasi behar dute.
Haurren arteko
erlazioak onak izateko garrantzitsua da, gainerako
pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, diferentziak errespetatzea eta
diskriminazio-jarrerak baztertzea, horrela askoz errazago izango da
taldean jardutea, hori horrela izateko,umeek jarrera egokia izan behar dute, afektu eta enpatiako harremanak sortzeko
jarrera positiboa izatea eta talde-lanetan laguntzea. Denok ondo lan
egiteko eta eroso egoteko, eguneroko
bizitza antolatzen duten arau kolektiboak eztabaidatzea, hausnartzea,
balioestea eta betetzea denon artean garrantzitsua da. Komunitatearen beharrizanak, lanbideak
eta zerbitzuak behatzea eta esploratzea, horrela beraien bizitza osorako
baliogarriak izango diren gauzak ikasiko dituzte, gogoz bereganatzea, arian-arian, elkarbizitzaren oinarrizko
arauak. Gatazkak elkarrizketaren
bidez konpontzen hastea, heltzen diren heinean arazoak hitz eginez
konpontzen ikasi behar dute txikiak direnean hori egitea zaila iruditzen
zaielako. Norberak egiten dituen eta
ingurunean egiten diren jarduera soziokulturalak balioestea eta horietan
parte hartzea; norberaren nortasun-zeinuetako batzuk ezagutzea.
Ingurunea
errespetatzen ikasi behar dute eta horretarako, ingurune naturala eta haren baitako objektuak, materiak, eginkizunak
eta eguneroko erabilerak behatu, esploratu eta ezagutzea. Ingurunea
sakonago ezagutzeko momentuan flora eta faunari buruz ikastea interesgarria
izaten da umeentzat, izaki bizidunen
portaera, funtzio, ezaugarri eta aldaketa batzuk ezagutzea. Jaiotzaren eta
heriotzaren bitarteko bizi-ziklora hurbiltzea. Izaki bizidunen gaineko aieru
edo konjeturak egitea. Ikasteko orduan naturari dagokionez errespetua
behar da, naturaren eta izaki
bizidunen gaineko jakin-mina, interesa eta errespetua izatea. Pertsonek
zaintzaren gainean duten arduraz jabetzea eta jarrera kritikoa izatea
ingurunean egiten diren jarduera kaltegarriekiko.
|
Jardueren sekuentzia:
Hasierako faseari dagokionez jarduera gehienak galdetegiekin hasiko ginateke, hau da, hainbat galdera
formulatuko genizkieke. Esate baterako, lehenengo jardueran, “Sarrera”,
galdetuko genieke, non bizi zarete? nolakoa da bizi zareten lekua?
naturarekin kontaktu zuzena duzue?... Edo, irteera egiterakoan, lekuko argazkia
erakutsiko genieke eta galdetuko genieke, bertan egon zarete? ezagutzen
duzue? zer iruditzen zaizue?...
Beste jarduera batzuetan aldiz, ipuin edo bideo ezberdinetaz baliatuko
ginateke informazioa eskura dezaten eta ikusitakoaren inguruan hitz egingo
genuke.
Gatz koloretsuaren kasuan, adibidez, aurrezagutzan galderak egingo
genizkieke (zer da gatza?, erabiltzen dezute?, badakizute nondik etortzen
den?... ) Eta horri jarraituz gatzaren prozesua zein den azalduko genizkieke.
|
|
Jarduerekin jarraituz, hurrengo asteetan zehar hamabi jarduera
egingo ditugu.
Hona hemen gure
jardueren izenburuak eta azalpen laburra:
-
Sarrera: Haurrak beraien artean
berriro ikusteko eguna iritsi da. Asko hitz egiteko daukate. Haurrak borobil
batean eserita jarriko dira eta uda zer moduz pasatu duten galdetuko diegu.
Horrekin batera gure gaira inguratzeko asmoarekin, ze lekuetan egon diren eta
ze leku duten gustuko galdetuko diegu.
-
Materialen
bila:
ingurua ezagutu, bertako materialak eskuratu eta material hori gelara eraman
aztertzeko, material horiek ezagutu.
-
Ukimena landu: Lortu ditugun materialarekin
ibilbide bat egin zer sentsazio ematen dien azaleratuz.
-
Animaliak
ezagutzea: gure
zonaldean dauden animali ezberdinak ezagutu eta parke natural batean zenbait
ikusten saiatzea.
-
Flora: bilatutako materialen
artean, lore, belar... ezberdinak sailkatzea.
-
Hostoen murala:
Jarduera hau
egiteko, goizean parkera joango gara eta hostoak bilduko ditugu. Behin hosto
dezente eskuratutakoan, muralarekin
hasiko gara; horretarako, paper jarraitu handi batean hostoak itsatsiko ditugu
murala apaintzeko.
-
Animalien
kareta: Lau
plantila utziko ditugu mahaietan eta haur bakoitzak nahi duena aukeratu eta
margotuko du. Behin kareta margotuta dagoela moztu behar dute eta goma jarri
buruan jartzeko.
-
Gatz
koloretsua: Haurrak
taldetan banatuko ditugu eta talde bakoitzean material ezberdinak egongo
dira gure jarduera aurrera eraman ahal izateko. Jarduera honetan gatza
klarionekin margotuko dute eta ondoren, inbutu baten bidez pote batean sartuko
dute.
-
Parkea garbitu:
Ikastetxe
ondoko parkera abiatuko gara denok elkarrekin eta bertan dauden zikinkeriak
poltsa ezberdinetan jasoko ditugu parkea txukun txukun eta guztiz garbi uzteko.
-
Landatu: Landare bat landatuko dugu
(bakoitza berea), poliki poliki joango gara egiten pauso guztiak ondo
ezagutzeko eta dena garbi uzteko.
-
Irteera: San Juan de Gaztelugatxera
irteera bat antolatu dugu, helburua haurrak natura zein gauza politak egiten
dituen ikusteko da, horrez gain, jakitea naturaz gozatu eta disfrutatu
daitekeela baina beti ere zainduz eta errespetatuz.
-
Dantza eta
abestu: “Han
zeuden”, abestia jarriko diegu bideo baten bitartez eta denon artean abestu eta
dantzatuko dugu.
-
Animaliek zer
jaten duten aztertu edo hitz egin: Elikadura ere gainetik ikusiko dugun gaia da,
zehatzago izateko, animalien elikadura, hau da, animali bakoitzak zer jaten
duen.
-
Baratzean
landatu: Pote
ezberdinetan hazi desberdinak landatuko ditugu, haurrak honen bidez
esperimentazioa lantzen dute.
-
Txontxongilo
bat osatu material erreziklatuekin: Bertan haurrekin bilatutako materialak edo etxetik
ekartzen dituzten material erreziklatuekin txontxongilo bat osatuko dugu.
Hainbat bideo ikusiko ditugu naturarekin
erlazionatuta:
Beste aldetik, Aniztasunaren
trataerari dagokionez, esan, taldekide batek mugimenduzko edo beste
arazoren bat izan ez gero jarduera bere beharretara egokitu genuke eta laguntza
behar izatekotan eskainiko genioke.
Ebaluazioa
Adierazleak:
1. Eremuko ebaluazio irizpideak
2) Trebetasun motorrak eta eskuak erabiltzeko
abileziak hobetzea, bere ahalmenean gero eta konfiantza handiagoa izanda.
● Gero eta
gehiago kontrolatzen du gorputza, bai mugimenduan (joan-etorrietan, ibiltzean,
korrika egitean, jauzi egitean, etab.), bai geldirik dagoenean (oreka,
gorputz-jarreraren kontrola, etab.).
● Gero eta
trebetasun gehiago eskuratzen ditu.
3) Gero eta autonomia handiagoz ebaztea eguneroko
bizitzako arazo-egoera errazak.
● Gauza berriak
egiteko ekimena du eta bere disfrutatu egiten du bere aurrerapenekin.
4) Jolasetan parte hartzea, eta, parte-hartze
horretan, gero eta gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena.
● Jolasetan eta
taldearen proposamenetan gogoz parte hartzen eta laguntzen du.
5) Ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko
erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea.
● Inguruko
objektu fisikoen propietate eta ezaugarri batzuk ezagutzen eta bereizten ditu.
● Objektuen
ezaugarrien (forma, kolorea, tamaina, pisua, etab.) eta haien portaera
fisikoaren (erortzea, flotatzea, biratzea, irristatzea, etab.) arteko loturak
egiten ditu.
6) Maiz erabiltzen dituen lekuetan orientatzea eta
kokatzea, oinarrizko espazio-nozioak egoki erabilita.
● Espazio-nozioak
erabiltzen ditu bere burua eta objektuak kokatzeko.
9) Gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea,
erreferentziazko gizarte taldeetan gogoz parte hartuta.
● Kide den
gizarte taldeen ezaugarriak ezagutzen ditu.
● Gizarteko
hartu-emanetan parte hartzen du, kortesiazko arau batzuk (agurtzea, hitz egiten
duenari begiratzea, txandari itxarotea, etab.) beteta.
●
Elkarbizitzarako arau batzuk ezartzea beharrezkoa dela jakitea.
● Askotariko
tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako
batzuk ezagutzen ditu.
● Ezagutzen ditu
ingurunean egiten diren kultura-adierazpen batzuk.
2. Eremuko ebaluazio irizpideak
1) Askotariko hizkuntzak erabiltzea sentsazioak,
emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu, adierazi eta, arian-arian,
erregulatzeko.
● Askotariko
komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu (hitzezkoak, gorputzaren erabilera,
musika, etab.) bere beharrizanak, emozioak, bizipenak, sentsazioak eta gogoak
adierazteko.
● Gero eta adierazpen
agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu bere beharrizanak, sentsazioak eta
gogoak azaltzeko.
2) Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta
pertsona helduekin harremanak dituenean, komunikazio-xedeak aintzat hartuta eta
entzuteko jarrera arretatsua eta errespetuzkoa izanda.
● Ahozko
hizkuntza erabiltzen du egoera askotan eta solaskide ugarirekin komunikatzeko,
gizarte-arau batzuk betez (besteari entzunez, solaskideari begiratuz, hitz
egiteko txanda betez, etab.).
● Gogoz entzuten
ahozko testu askotarikoak (mezuak, kontakizunak, literatura-ekoizpenak,
deskribapenak, azalpenak, informazioak, etab.), eta ulertu egiten ditu.
● Ahozko
hizkuntza darabilten jardueretan parte hartzen du: asmakizunak asmatzen,
olerkiak ozen irakurtzen, hitz-segidak errepikatzen, ipuinen amaierak
aurreratzen, eta antzekoak egiten.
● Galderak egiten
ditu gauzak hobetzeko ulertzeko.
3) Elkarrizketen bidez edo txandaka parte hartzea
komunikazio-egoeretan eta gizarte-harremaneko jolasetan.
● Gero eta
adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu hartu-emaneko
komunikazio-egoeretan.
● Jolasetan,
pertsona helduen eta/edo kideen komunikazio-xedeak ulertzen ditu.
● Arretaz eta
errespetuz entzuten du solaskideek hizkuntza eta dialekto askotarikoetan
adierazten dutena.
5) Matematika-estrategia zenbait erabiltzea bizi duen
mundua ulertzeko.
● Espazioak eta
objektuak neurtzeko erreferentzia ohikoak eta ezohikoak (hatzak, oinak, etab.)
erabiltzen ditu.
6) Artearen, teknologiaren eta ikus-entzunezkoen
bitartekoak, materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea, eta
haien aukerak arakatzeko interesa adieraztea, haiekin egiten direnak gozatzeko
eta gainerako pertsonekin bizipen estetikoak eta komunikazioak konpartitzeko.
Ikasleak ebaluatzeko momentuan, interesa eta parte hartzea kontuan izango
dugu, guretzat oso garrantzitsua delako. Ezinbestekoa da ikasleek guk
transmititzen dizkiegun ideiak bereganatzea eta ideia edo irizpide horiek
geroago praktikan jartzea. Honekin batera, irakasleok dugun helburu edota
funtzio nagusietariko bat haurren motibazioa piztea da.
Prozesu guztiaren emaitzen balorazioa kontuan izango dugu ere, hots,
jarduerak aproposak eta errepikatzeko interesgarriak diren, hauen emaitzak
berrikusiz. Azken hau ebaluatu arren, ez dira hain garrantzitsuak, azken
finean, ikasle bakoitzak bere ezaugarriak dituelako, eta hauen arabera,
zailtasun eta gaitasun batzuk ditu, beste ikasle guztiengandik bereizten
dituztenak.
Beste irizpide garrantzitsuenetariko bat, aurreko paragrafoan
aipatutakoarekin lotuta, ikasleek orokorrean izaten dituzten zailtasunak dira,
eta hauei irtenbide bat bilatu nahian, erabiliko ditugun metodo ezberdinak..
Hau ebaluatzea beharrezkoa da, hurrengo urteetan gauzak hobetu nahi baditugu.
Bestetik, bakoitzaren jarraipena eta eboluzioa bermatuko du eta beraien garapen
pertsonala ere.
Lehen esandakoarekin jarraituz, ume bakoitzak kurtsoan zehar izan duen
eboluzio pertsonala ebaluatzea oso interesgarria eta beharrezkoa dela iruditzen
zaigu, jakiteko aurreratu duen edo ez. Aurreratzeko zailtasunak izan baldin
baditu eta aurrera jarraitzeko gai ez dela iruditzen bazaigu, zergati horren
zergatiak bilatu beharko ditugu, eta lehenbailehen irtenbide bat bilatu arazo
hori konpondu dadin.
Horrez gain, aipatu, ebaluatzeko erabiliko ditugun tresna nagusiak
errubrikak, “Bai”, “Ez”, “Erdixka” galdetegiak eta testak (1etik 5erakoak, hau
da, 1: gutxi, 2: nahiko, 3: ongi, 4: oso ongi eta 5: bikain) erabiliko ditugu.
Bukatzeko, esan beharra dago, unitate didaktikoaren bi asteak igaro eta
gero eta jarduera guztiak burutu eta gero irakasleok bilera bat antolatu dugula
non hobetzeko dauden alderdi ikusiko ditugu, hau da, zer da ondo egin duguna,
zer aldatu edo hobetu daitekeen, zer kenduko edota gehituko geenukeen, zer da
gehien gustuko izan dutena, etb.
Comentarios
Publicar un comentario