Lehenego aurkezpenak

Lehenengo egunean aurekztutako gaiak ondorengoak izan ziren:

Maria Montessori

1870. urtean Italian jaio zen. Gizarte matxista batean hazi zen eta bera emakumeen eskubideak errebindikatzen zituen.

Bere metodologia umeak gauzak bere kabuz egiten ikastean oinarritzen da. Bere pedagogia 3 puntu kontuan hartzen zituen: haurra, egokitutako giroa eta Heldu-Gia.
-Heldu-Gia: haurrei informazioa bereganatzeko aukera ematen die
-Haurra: garapena lau alderditan banatzen du: infantzia (adimen xurgatzailea), haurtzaroa (adimen arrazoitzailea), nerabezaroa (adimen humanistikoa) eta helduaroa (adimen espezialista).
-Egokitutako giroa: umeen askatasunean oinarrituta

Gelan landutako ekintzak eguneroko bizitzako ekintzekin erlazio handia daukate.
Adin desberdinetako umeak elkartzen dituzte. Haurren lana bere gaitasun eta interesen arabera garatzen da.

Metodoa geletara eramateko, 4 esparru daude: bizi praktikoa edo etxe txokoa, jolas txokoa, matematika eta hizkuntza.

Eskola alternatiboak
Eskola alternatiboak ohiko hezkuntza-sistematik kanpo dauden zentroak dira. Eskola libre edo demokratikoa izendatzen dute askok euren burua, oinarria askatasuna baita. Orokorrean, hezkuntza sistema konbentzionalari alternatiba bat bilatzeko asmoarekin sortuak izan dira.
Eskola alternatiboak helburu komun batean oinarrituta daude: erdigunean haurra jartzen dute, hau da, haien helburu nagusia da haurrak autonomia eta iniziatiba izatea, jakin-min edo kuriositate naturala mantentzea, pertsona libreak, autodidaktak eta sortzaileak lortzea, eta horri loturik baita autodiziplina bultzatzea ere.

Ezaugarriak:
  • Askatasunean oinarritutako hezkuntza
  • Umeak berak erabakitzen du zer egin
  • Adin aniztasuna
  • Autonomia, izaera autodidakta, autodiziplina
  • Ingurune aberasgarriak eta aukeraz beteak
  • Arauak haurrek eginak

Egun honetan ere gu aurkezpena egin genuen, baina lan osoa igota dago.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Haur Hezkuntzarekin zerikusia duen nire objektu pertsonala

Hizkuntzaren erabilera