Parte hartzea, eta hezkidetza eta gatazkak

Egun horretan bi aurkezpen egon ziren: lehengoan parte hartzearen garrantziari buruz hitz egin ziguten eta bestean hezkidetza eta gatazken inguruan.

Parte hartzea.

Denok dakigu haurren parte-hartzea oso garrantzitsua dela beraien garapenerako.

Baina lehenik eta behin partaidetza zer den jakin behar dugu. Hasteko garatu
daitekeen ahalmen bat dela esan beharra dago, gainera, inguruarekikomodu bat da
eta parte-hartzea kolektiboa edo indibiduala izan daiteke. Horretarako hiru baldintza
bete behar dira:
- Parte hartzen jakitea.
- Parte hartu ahal izatea.
- Parte hartu nahi izatea.


Oso garrantzitsua da neskek eta mutilek ikaskuntza prozesuan izan duten genero-
-sozializazioa kontuan hartzea. Azken batean, hartu dezaketen jarrerak, rolak,
erreproduzitu daitezke eta hori gerta ez dadin landu egin behar da.
Eskolan nola landu daitekeen kontutan hartzea garrantzitsua zela aipatu ziguten eta puntu
batzuk azaldu zizkiguten:
- Eskola komunitatea osatzen duten subjetu guztientzako parte hartze guneak sortu.
- interesak, kezkak, proposamenak.... jaso eta bideragarriak egin.
- Guztien ahotsak atera eta entzun daitezen estrategia egokiak erabili.
-Ikasle guztien partaidetza sustatzeko jarduerak egiten, baina horretarako irakaslearen etengabeko formakuntza beharrezkoa da

Hezkidetza

Hezkidetza berdintasunean hezitzean datza, sexua, generoa, eta arraza, hau da, umeen jatorria, kontuan izan gabe.
Hezkidetza aurrera eramateko, ondorengo ezaugarriak aurrera eraman behar ditugu:
- Pertsona guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberekin.
- Ez da inor bereiziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako egoerarengatik.
- Ez dago arrazoirik gabe beste inoren bizitza pribatuan, familian, etxean edo postan eskusartzerik, ezta inoren ohore edo izen onari eraso egiterik ere.

Hezitzaile moduan hezkidetzak bai eremu presentzialetan zein birtualetan bizi-esparru guztiak aztertzeko oinarrizko analisi eta esku-hartze berdinkide eta berdinzalerako gakoak proposatzen ditu.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Haur Hezkuntzarekin zerikusia duen nire objektu pertsonala

Hizkuntzaren erabilera